121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

2022eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2022eko martxoaren 16an, hasiera batez onetsi zituen Eugiko Kontzejuaren 2022eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren iragarkia 2022eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an. Jendaurreko epean erreklamazio bat aurkeztu zen, Eugiko Kontzeju Batzarraren 2022eko ekainaren 6ko erabaki baten bidez ebatzi dena. Hartara, behin betiko onetsita gelditu dira 2022. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 16.700,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 92.686,17 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 378.249,15 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 295.081,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 782.716,32 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 157.330,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasuneko eta zerbitzuetako gastu arruntak: 167.800,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 270,29 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.150,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 385.000,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 54.424,03 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 13.742,00 euro.

Gastuak, guztira: 782.716,32 euro.

Eugin, 2022eko ekainaren 6an.–Kontzejuko burua, Unai Seminario Gurbindo.

Iragarkiaren kodea: L2208388