121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren funtzioak eskuordetzea

Udal honetako alkateak, 2022ko ekainaren 9an, 697 zenbakiko Ebazpena eman du, eta honela dio hitzez hitz:

“Udalean 2022ko ekainaren 23tik 29ra bitartean (biak barne) udal honetako alkatearen justifikatutako absentzia dela eta, Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 47. artikulua kontuan hartuta, lege horren beraren 44. artikuluari dagokionez, eta legez ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBATZI DUT:

1. Ander Carrascon Erice lehen alkateordearen esku uztea 2022ko ekainaren 23tik 29ra alkate gisa eman zaizkidan eginkizunak.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 47. artikuluan lege horren 44. artikuluarekin lotuta aurreikusitako ondorioetarako.

2. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea”.

Burlatan, 2022ko ekainaren 10ean. Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2208656