121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Tokiko Gobernu Batzarreko kide bat kargutik kentzea

Ikusirik Alkatetzaren 2019ko irailaren 18ko 569 zenbakidun Ebazpena, zeinaren bitartez Berriobeitiko Udaleko Gobernu Batzarreko kide izendatu baitzen Francisco Javier Vallez Pardo.

Francisco Javier Vallez Pardori Tokiko Gobernu Batzarreko kide kargua kendu zaio, eta kontzejuetako informazio batzordeko lehendakariaren kargutik baztertu da; hori dena, kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 52.3 artikuluan ezarritakoa, eta Alkatetzaren 2022ko ekainaren 9ko 309 zenbakidun Ebazpenaren bitartez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Berriobeitin, 2022ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2208666