121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Aiegiko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko ekainaren 10ean, honako ebazpen hau eman du:

Kontuan harturik oporrak direla-eta udalerritik kanpo egonen naizela uztailaren 2tik 15era, biak barne.

Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez, eskumenen gaineko eskuordetzeei buruzko abenduko 57/2005 Legeak emandako idazketan.

Kontuan harturik bidezko dela Udalbatzako zinegotzi baten esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak, jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari,

EBAZTEN DUT:

1.–Hirugarren alkateorde José Manuel Galdeano Hermoso de Mendozaren esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2022ko uztailaren 2tik 15era, biak barne.

2.–Udalbatzari honen berri ematea hurrengo osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aiegin, 2022ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2208617