121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2022ko ekainaren 8ko 2022-0023 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Eukeni Fernández Garridoren esku utzi du heldu den 2022ko uztailaren 30ean udal bulegoetan ezkontza zibila egiteko eskudantzia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Antzinen, 2022ko ekainaren 8an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2208510