121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

123/2022 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean Genero-berdintasunaren sustapenerako Lanbide Heziketako eskaintza modularra eta horretan onartua izateko eta hasteko prozeduraren egutegia, 2022-2023 ikasturterako.

Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lanbide Heziketako Sistema garatzeko printzipioetako batzuk dira, besteak beste: lan egiteko adinean dauden pertsonen prestakuntza-beharrak asetzea, bizitzan zehar lanbide-kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko lanbide-heziketaren modalitateak bermatzea eta prestakuntza-eskaintza egiaztagarrien malgutasuna eta modulartasuna.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.2 artikuluan xedatuta dago Lanbide Heziketaren xedea, hezkuntza sistemaren barnean, dela ikasleak egokitzen laguntzea bizitzan zehar izan daitezkeen aldaketetara eta ekarpenak egitea haien garapen pertsonalerako eta herritartasun demokratikoan eta baketsuan aritzeko.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 35.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Administrazioak genero-ikuspegia bermatuko du lanbide-heziketako planetan. Lanbide Heziketako goi-mailako tituluen artean dago “Genero-berdintasunaren sustapena” deritzona, zeinak bi lanbide-kualifikazio hauek egiaztatzen dituen prestakuntza ematen baitu: “Dinamizazio komunitarioa” eta “Gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna sustatzea”. Hezkuntza Departamentuak ekintza positibotzat jotzen du Genero-berdintasunaren sustapenerako prestakuntza espezifikoa eskaintzea, modulutan antolatuta, ulertzen baitu eskaintza hori bat datorrela aipatutako foru legearen printzipioekin. Gehienbat, Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulua dutenei zuzenduta dago. Hain zuzen, 2021-2022 ikasturtean hasi zen eskaintzen, eta bat dator, esan bezala, apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen xedearekin. Izan ere, balioen aldaketa bultzatzen laguntzen du goi-mailako teknikariaren titulazioa duten pertsonen artean. Aldaketa horren bidez, emakumeen posizio soziala, ekonomikoa eta politikoa indartu nahi da, haien autonomia eta ahalduntzea sendotzeko.

Horregatik da beharrezkoa Genero-berdintasunaren sustapenerako eskaintza modularra eta horretan onartua izateko egutegia ezartzea 2022-2023 ikasturterako.

Horregatik guztiagatik, eta ikusita Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena Nafarroako Foru Komunitatean Genero-berdintasunaren sustapenerako prestakuntza-eskaintza modularra eta horretan onartua izateko eta hasteko prozeduraren egutegia ezartzeko 2022-2023 ikasturterako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Genero-berdintasunaren sustapenerako eskaintza modularra ezartzea Nafarroan, 2022-2023 ikasturterako, bat etorriz xedatuta dagoenarekin ebazpen honen 1. eranskinean.

2. Genero-berdintasunaren sustapenerako eskaintza modularrean onartua izateko egutegia onestea, bat etorriz xedatuta dagoenarekin ebazpen honen 2. eranskinean.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Azterlan ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 1ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Genero-berdintasunaren sustapenerako eskaintza modularra. 2022-2023 ikasturtea

1. Eskaintza.

1. Genero-berdintasunaren sustapenerako goi-mailako eskaintza modularra honako lanbide modulu hauek osatzen dute, eta 2022-2023 ikasturtean emanen dira:

LANBIDE MODULUA

ECTS KREDITUAK/ORDUAK

LANBIDE ARLOA

IKASTETXE BATERATUA

1404. Berdintasuna sustatzeko esku-hartze esparruak

9

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Hezitzaile Eskola II

1405. Emakumeen parte-hartze soziala

7

1402. Genero indarkeriaren prebentzioa

12

1401. Genero ikuspegia informazioan eta komunikazioan

12

1402. Emakumeen enpleguaren sustapena

12

1410. Lantokiko prestakuntza I (prestakuntza bloke hau lotuta dago “Gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna sustatzea” deritzon kualifikazioari)

120 ordu

2. Lanbide modulu bakoitzeko ikasleen ratioa, oro har, hogeita bost tokitakoa da.

2. ERANSKINA

Genero-berdintasunaren sustapenerako eskaintza modularrean ikasleak onartzeko eta matrikula egiteko prozesuaren egutegia.
2022-2023 ikasturtea

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Izena emateko eskabideak jasotzea (inskripzio epe arrunta)

2022ko ekainak 22

2022ko ekainak 29 (aurrez aurre: 14:00ak arte / telematikoa: 23:59 arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

2022ko uztailak 13

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

2022ko uztailak 13

2022o uztailak 15 (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

2022ko uztailak 19

Ikaspostua lortu duten ikasle onartuen matrikulazioa ikastetxean.

2022ko uztailak 20

2022ko uztailak 22

Gerta liteke ikaspostuak esleitzea, baina haietarako matrikularik ez egitea. Hala, ikaspostu hutsak dituzten moduluen kasuan, ikastetxeak itxaron zerrendan daudenei esleituko dizkie, halakorik balego, eta ordenari zorrozki jarraituta.

2022ko uztailak 26

2022ko uztailak 29

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Izena emateko eskabideak jasotzea (ezohiko inskripzio epea)

2022ko irailaren 5a

2022ko irailak 9 (aurrez aurre:
14:00ak arte / telematikoa: 23:59 arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

2022ko irailak 14

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

2022ko irailak 14

2022ko irailak 16 (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

2022ko irailak 9

Ikaspostua lortu duten ikasle onartuen matrikulazioa ikastetxean.

2022ko irailak 20

2022ko irailak 21

DATA GARRANTZITSUAK

Ikasturteko eskolen hasiera

2022ko irailaren 19tik aurrera

Eskolen bukaera

Ez dira inolaz ere bukatuko Lanbide Heziketako 2022-2023 ikasturterako eskola-egutegirako jarraibideak ezartzen dituen ebazpenean adierazitako eguna baino beranduago.

Eskolen ordutegia eta egutegia

Genero-berdintasunaren sustapenerako eskaintza modularra ematen duen ikastetxeak ezarritakoak

Iragarkiaren kodea: F2208187