121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

122/2022 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako espezializazioa ikastaroen eskaintza eta horietan onartua izateko eta ikastaroak hasteko prozeduraren egutegia, 2022-2023 ikasturterako.

Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lanbide Heziketako sistema garatzeko printzipioetako batzuk dira, besteak beste: lan egiteko adinean dauden pertsonen prestakuntza beharrak asetzea, bizitzan zehar lanbide kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko lanbide heziketaren modalitateak bermatzea eta prestakuntza eskaintza egiaztagarrien malgutasuna eta modulartasuna.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39. artikuluak ezartzen du espezializazio ikastaroak hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren barnean daudela. Antolamendu hori –Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera ulertuta– bat dator Lanbide Heziketako Eskaintzaren Katalogo Nazionaleko E graduarekin, zeina erdi mailako graduen espezializazio ikastaroen kasuan Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntzaren barnean izanen baita, eta goi mailako espezializazio ikastaroen kasuan, berriz, goi mailako hezkuntzaren barnean.

Aurrekoarekin bat, Hezkuntza Departamentuak 2021-2022 ikasturtean abiarazi zuen erdi eta goi mailako espezializazio ikastaroen prestakuntza eskaintza, eta 2022-2023 ikasturterako eskaintza hori ezarri behar da. Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroen ezarpena sartuta dago Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak sustatutako Lanbide Heziketa Modernizatzeko Planaren “Digitalizazioa eta Lanbide Heziketa” izeneko eremu estrategikoaren barnean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasuna-Next Generation EUk finantzatzen dute plan hori. Halaber, beharrezkoa da 2022-2023 ikasturteko onarpen prozesurako datak ezartzea, eta horretarako Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroetan onartua izateko dagokion egutegia onetsi.

Horregatik guztiagatik, eta ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena, Nafarroako Foru Komunitatean 2022-2023 ikasturtean Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroen eskaintza ezartzekoa, bai eta horietan onartua izateko prozeduraren egutegia ere.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroen eskaintza ezartzea Nafarroan, 2022-2023 ikasturterako, bat etorriz xedatuta dagoenarekin ebazpen honen 1. eranskinean.

2. Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroetan onarpen prozeduraren egutegia onestea, ebazpen honen 2. eranskinean ezarritakoaren arabera.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 1ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroen eskaintza. 2022-2023 ikasturtea

1. Eskaintza.

1. Lanbide Heziketako goi mailako graduaren espezializazio ikastaroen eskaintza ondotik zehazten diren ikastaroen unitate batekoa da:

GOI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

LANBIDE ARLOA

IKASTETXE BATERATUA

FABRIKAZIO GEHIGARRIA

Fabrikazio mekanikoa

Virgen del Camino IBP

ZIBERSEGURTASUNA OPERAZIO TEKNOLOGIEN INGURUNEAN

Elektrizitatea eta elektronika

Donapea IBP

ADIMEN ARTIFIZIALA ETA BIG DATA

Informatika eta komunikazioak

María Ana Sanz IB

ZIBERSEGURTASUNA INFORMAZIO TEKNOLOGIEN INGURUNEAN

Informatika eta Komunikazioak

María Ana Sanz IB

BIDEOJOKOEN ETA ERREALITATE BIRTUALAREN GARAPENA

Informatika eta komunikazioak

Lizarrako IB Politeknikoa

FABRIKAZIO ADIMENDUNA

Instalazioa eta mantentze-lanak

Virgen del Camino IBP

ETI IBP

KULTIBO ZELULARRAK

Kimika

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa (ESTNA) IB

2. Lanbide Heziketako erdi mailako graduaren espezializazio ikastaroen eskaintza ondotik zehazten diren ikastaroen unitate batekoa da:

ERDI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

LANBIDE ARLOA

IKASTETXE BATERATUA

INTERNETERA LOTUTAKO SISTEMEN (IoT) INSTALAZIOA ETA MANTENTZE LANAK

Elektrizitatea eta Elektronika

ETI IBP

LOREZAINTZA ETA LORADENDA

Nekazaritza

Nekazaritza eta Basogintzako IB

IBILGAILU HIBRIDOAK ETA ELEKTRIKOAK MANTENTZEA

Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak

Virgen del Camino IBP

3. Talde bakoitzaren ratioa hamabost postukoa da, oro har.

4. Ebazpen honen 2. eranskinak ezartzen du eranskin honetan eskaintzen diren espezializazio ikastaroetan onartua izateko egutegia, salbu eta Lorezaintza eta Loradenda espezializazio ikastaroarena, horren egutegia berariazko ebazpen batean arautuko baita.

2. ERANSKINA

Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroetarako ikasleen onarpenaren eta matrikulazio prozesuaren egutegia. 2022-2023 ikasturtea

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Izena emateko eskaerak jasotzea (izena emateko epe arrunta)

2022ko ekainak 22

2022ko ekainak 29 (aurrez aurre: 14:00ak arte / telematikoa: 23:59 arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2022ko uztailak 13

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2022ko uztailak 13

2022ko uztailak 15 (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2022ko uztailak 19

Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean

2022ko uztailak 20

2022ko uztailak 22

Esleitu diren ikaspostuak baina haietan matrikula egin ez bada: ikaspostua lortu dutenek matrikula ez egiteagatik ikaspostu hutsak dituzten espezializazio ikastaroen kasuan, ikastetxeak itxaron zerrendan daudenei esleituko dizkie, halakorik balego, eta ordenari zorrozki jarraituta

2022ko uztailak 26

2022ko uztailak 29

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Izena emateko eskaerak jasotzea (izena emateko epe berezia)

2022ko irailak 5

2022ko irailak 9 (aurrez aurre: 14:00ak arte / telematikoa: 23:59 arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2022ko irailak 21

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2022ko irailak 21

2022ko irailak 23 (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2022ko irailak 27

Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean

2022ko irailak 27

2022ko irailak 30

DATA GARRANTZITSUAK

Ikasturteko eskolen hasiera

2022ko irailaren 19tik aurrera

Eskolen bukaera

Beranduenez, Lanbide Heziketako 2022-2023 ikasturterako eskola egutegirako jarraibideak ezartzen dituen ebazpenean adierazitako egunean

Eskolen ordutegia eta egutegia

Espezializazio ikastaroa ematen duen ikastetxeak zehazten ditu

Iragarkiaren kodea: F2208196