121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

59/2022 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez administrazio baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa ematen baitira “El Montecillo” haize-parkea izeneko energia elektrikoa produzitzeko instalazioa jartzeko Corellako udalerrian; parkea 7 haize-sorgailuk osatuko dute, eta 40,6 MW-eko potentzia izanen du guztira.

1.–Eraikuntzako administrazio baimenaren eskaera.

2021eko abenduaren 15ean, Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 14. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Renovables del Cierzo SLU enpresak eraikitzeko administrazio baimena eskatu zuen “El Montecillo” haize-parkerako, Corellako udalerrian. 5,8 MW-eko potentzia unitarioa duten 7 haize-sorgailuk (40,6 MW-eko potentzia, guztira) eta energia eramateko eta transformatzeko haien azpiegiturek osatzen dute parkea.

Horrenbestez, “El Montecillo” haize-parkearen exekuzio proiektuak honako hauek jasotzen ditu:

–General Electric GE158 modeloko zazpi haize-sorgailu, 158 metroko errotore-diametrokoak, 120,9 altuerako abatzekoak eta 5,8 MW-eko potentziakoak; guztira, 40,6 MW-ekoa izanen da potentzia instalatua. Hasierako aurreproiektutik, MO–08 haize-sorgailua kendu da, eta, ingurumen eraginaren adierazpenarekin bat etorriz, zertxobait doitu da gainerako haize-sorgailuen kokapena, afekzioak ahalik eta gehien murrizteko:

EL MONTECILLO HAIZE-PARKEA

UTM koordenatuak ETRS89 30 N Eremua (EPSG:25830)

IZENA

AURREPROIEKTUA

AMAIERAKO PROIEKTUA

x

y

x

y

MO–01

595.715

4.663.054

595.778

4.662.995

MO–02

596.049

4.663.356

596.187

4.663.482

MO–03

596.501

4.663.585

596.549

4.663.498

MO–04

596.867

4.663.824

597.105

4.663.564

MO–05

596.455

4.662.068

596.480

4.662.137

MO–06

596.783

4.662.341

596.795

4.662.348

MO–07

597.230

4.662.422

596.970

4.662.607

MO–08

597.549

4.662.816

Kendu da

–“El Montecillo” 33/66 kV-eko transformazio azpiestazio elektrikoa. Ingurumen eraginaren adierazpenak haize-sorgailuak birkokatzea eskatzen duenez, azpiestazioaren kokapena ere doitu behar da; 26 metro zabal eta 32 metro luze da, goiti-beheiti:

“EL MONTECILLO” 33/66 kV-EKO AZPIESTAZIOA

UTM koordenatuak ETRS89 30 N Eremua (EPSG:25830)

AURREPROIEKTUA

AMAIERAKO PROIEKTUA

x

y

x

y

596.888

4.663.579

596.884

4.663.688

–Argindarra eramateko 66 kV-eko aireko eta lurpeko linea, “El Montecillo” transformazio azpiestazio elektrikotik eta “Corral del Molino I” transformazio azpiestazio elektrikora. Azken hori, “Corral del Molino I” haize-parkearen espedientean izapidetu da (1170-CE). Ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako betekizunen ondorioz, eta haien ingurumen eragina murrizte aldera, zenbait doikuntza egin zaizkio lineari.

–Saretazko anemometro dorre finko autosostengatzailea, 120,9 metro garai.

EL MONTECILLO ANEMOMETRO DORREA

UTM koordenatuak ETRS89 30 N Eremua (EPSG:25830)

x

y

596.097

4.663.574

–Sarbideko bideak eta haize-sorgailuen, anemometro dorrearen eta azpiestazioaren arteko tentsio ertaineko eta baxuko lurpeko elektrizitate lineak.

2.–Ingurumenaren arloko eta lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei egindako kontsultak.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak martxoaren 3an emandako 18/2022 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eman zitzaion Renovables del Cierzo SLU enpresari, energia elektrikoa ekoizteko “El Montecillo” haize-parkea jartzeko Corellako udalerrian, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 1470E/2020 Ebazpenean eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 9ko 296E/2021 Ebazpenean ezarritako baldintzen arabera. Parkea 7 haize-sorgailuz eta haien transformazio eta ebakuazio azpiegiturez osatua egonen da, eta 40,6 MW-eko potentzia izanen du guztira.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluko 1. apartatua betez, dokumentazioaren kopia igorri zitzaien ingurumenaren eta lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumena duten organoei, egiazta zezaten proiektuak betetzen zituela ingurumen tramitearen eta hirigintza baimenaren gaineko ebazpenak, aurretiazko administrazio baimena dela-eta emandakoak.

Hona hemen bi kontsulta horiei emandako erantzunen edukia.

Ingurumen Eraginaren Atala:

2022ko apirilaren 6an Ingurumen Eraginaren Zerbitzuko zuzendariak hau adierazi zuen txosten bidez:

–Jakinarazten da MO-01, MO-02, MO-03 eta MO-04 haize-sorgailuetarako proposatu diren azken kokapenak bideragarriak direla ingurumenaren aldetik.

–Jakinarazten da proiektua gauzatzeko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalaren eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren kasuan kasuko baimenak lortu beharko direla.

–Gogorarazten da Ingurumen Eraginaren Adierazpenak hau ezarri zuela: “Abifauna monitorizatzeko eta hegaztiek talka egiteko arriskua murrizteko sistema automatiko bat instalatuko da, eta horrek, gutxienez, MO-01 eta MO-05 haize-sorgailuen afekzio eremua hartuko du. Jarraipen eta zaintza planean zehaztuko dira eragindako espezieak eta protokoloa, eta Ingurumen Eraginaren Atalak baliozkotu beharko du plana.”

Ildo horretan, ingurumen txostenak hau adierazten du: “Neurria komentatu da aurkeztutako Jarraipen Planean, baina ez da zehaztu protokoloa; hori zuzendu behar da parkea abian jarri aitzin”.

–Txostenari eranskin gisa batu zaizkio haize-parkea ustiatzeko fasean bete beharreko hegaztien eta kiropteroen ingurumen zaintzako protokoloa arazoak sortzen dituzten haize-sorgailuen aitzinean aritzeko protokoloa. Azken hori hegazti edo kiroptero anitz hiltzen direla hautematen bada aplikatu beharko da.

–Azkenik, Ingurumen Eraginaren Adierazpenean adierazitako zenbait neurriri dagokienez, ohartarazten da sustatzaileak aurkeztutako Gauzatze Planean ez direla zehaztu jarduketa-partzelak, eta ez dela egiaztatu haiek erabiltzeko eskubidea; hori eraikitze lanak hasi aitzin zuzendu beharko da.

Renovables del Cierzo SLU enpresaren erantzuna:

Lehenik, sustatzaileak adierazi du eskatu direla kasuan kasuko baimenak.

Halaber, Renovables del Cierzo SLU enpresak Ingurumen Zaintzako Planaren eguneratze bat aurkeztu du eranskin batean, Ingurumen Eraginaren Atalaren txostenean ezarritako kontsiderazioak betetzeko.

Azkenik, Ingurumen Eraginaren Adierazpenean ezarritako neurriak kokatuko diren lursailei dagokienez, sustatzailea gaur egun partzelak erabiltzeko eskubidea izapidetzen ari da, eta, lursail horiek erabiltzeko akordioak burutu ondoren, ingurumen organoari igorriko dizkio.

Lurraldearen Antolamenduaren Atala:

Lurraldearen Antolamenduaren Atalak, 2022ko urtarrilaren 12an emandako txostenean, jakinarazi zuen proiektua ezin dela ontzat hartu Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emandako abenduaren 9ko 296E/2021 Ebazpenaren ikuspegitik. Ebazpen horren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak izateko baimena eman zen “El Montecillo” haize-parkerako, aurretiazko administrazio baimena zela eta.

Era berean, adierazi zuen emandako dokumentazio teknikoa, hasiera batean, aski denez proiektu berriaren hirigintza eta lurralde bateragarritasuna baloratzeko, hirigintza baimen espediente berri bat tramitatzen hasiko dela.

Horrenbestez, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren zuzendariak maiatzaren 25ean emandako 184E/2022 Ebazpenaren bidez:

–Ondoriorik gabe utzi da Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren zuzendariak abenduaren 9an emandako 296E/2021 Ebazpena; “El Montecillo” haize-parkearen eta haren azpiegituren proiektua baimendu zuen ebazpenak.

–Baimena ematen zaio Corellako udalerrian “El Montecillo” haize-parkea eta haren energia eramateko azpiegiturak eraikitzeko proiektuari; ebazpenean bertan zehazten diren zehaztapenak bete beharko dira.

3.–Proiektuak ukitzen dituen eta zerbitzu publikoak edo interes ekonomiko orokorrekoak ematen dituzten Administrazio publiko, erakunde edo enpresekiko kontsultak.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoa betez, proiektuaren separatak igorri zitzaizkien proiektuak ukitzen dituen eta beren ardurapean ondasunak eta eskubideak dituzten eta zerbitzu publikoak edo interes ekonomiko orokorrekoak ematen dituzten erakunde, enpresa edo administrazio publikoei, ezar zitzaten bidezkoak ziren baldintza teknikoak. Hala, 2021eko abenduaren 21ean kontsulta egin zitzaien Corellako Udalari, Nedgia Navarra enpresari, Enagas Transporte enpresari, Telefónica de España enpresari, Red Eléctrica de España enpresari eta I-DE Redes Eléctricas Inteligentes enpresari.

Egindako kontsulten esparruan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak honako txosten hauek jaso zituen (jaso ziren egunaren araberako hurrenkeran daude):

–1. txostena.–Telefónica de España enpresarena, 2021eko abenduaren 27koa.

–2. txostena.–Nedgia Navarra enpresarena, 2022ko urtarrilaren 28koa.

–3. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes enpresarena, 2022ko otsailaren 1ekoa.

–4. txostena.–Corellako Udalarena, 2022ko otsailaren 9koa.

–5. txostena.–Red Eléctrica de España enpresarena, 2022ko martxoaren 17koa.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren artikulu bera aplikatuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Renovables del Cierzo SLUri igorri zizkion ezarritako baldintza teknikoak, hamabost eguneko epean adieraz zezan ea ados zegoen, edo egokiak iruditzen zitzaizkion eragozpenak jar zitzan. Gero, haren erantzuna baldintza teknikoak ezarri zituen entitateari igorri zitzaion, hamabost eguneko epean esan zezan ea ados zegoen erantzunarekin edo eragozpenik ba ote zuen.

Txosten horien edukia eta analisiak eta haiei emandako erantzunak ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.

4.–Zehazki onura publikoa deklaratzea.

Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 3. artikuluari jarraikiz, eraikitzeko administrazio baimena eskatzearekin batera, Renovables del Cierzo SLU enpresak eskatu zuen zehazki “El Montecillo” haize-parkea onura publikokoa deklaratzeko.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoa betetzeko, hogeita hamar egunez jendaurrean jarri ziren Renovables del Cierzo SLU enpresaren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza. Ondorio horietarako, iragarki bat jarri zen 2022ko martxoaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (45. zenbakia), Diario de Navarra egunkariaren 2022ko martxoaren 4ko edizioan eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean. Halaber, dokumentazioa Corellako Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea dago espedientean.

Aurreikusitako epearen barruan, alegazio hauek jaso ziren (aurkeztu ziren egunaren araberako hurrenkeran daude):

–1 alegazioa.–Ignacio José Catalán Higueras jaunarena, 2022ko apirilaren 1ekoa.

–2. alegazioa.–Bodegas Camilo Castilla SA enpresarena, 2022ko apirilaren 12koa.

–3. alegazioa.–Paisajes y Viñedos de Navarra elkartearena, 2022ko apirilaren 13koa.

–4. alegazioa.–Bodegas Ontañón SL enpresarena, 2022ko apirilaren 13koa.

–5. alegazioa.–Gurelur elkartearena, 2022ko apirilaren 19koa.

–6 alegazioa.–Joaquín Deán Rubio jaunarena, 2022ko apirilaren 19koa.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 145. artikuluarekin bat etorrita, alegazioak sustatzaileari igorri zitzaizkion, eta hamabost eguneko epea eman zitzaion egokitzat jotzen zuena adieraz zezan.

Alegazio horien edukia eta analisia eta haiei emandako erantzunak ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen dira.

5.–Eraikitzeko administrazio baimenaren eta zehazki onura publikoko deklarazioaren proposamena.

Aurkeztu den dokumentazioa aztertu ondotik, eta Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala bete dela, eta proposatu du Renovables del Cierzo SLU enpresari eraikitzeko administrazio baimena ematea “El Montecillo” haize-parkea izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako, eta zehazki deklaratzea haren onura publikoa.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.–Eraikuntzarako administrazio baimena ematea Renovables del Cierzo SLU enpresari, “El Montecillo” haize-parkea izeneko energia elektrikoa produzitzeko instalazioa jartzeko Corellako udalerrian; parkea 7 haize-sorgailuk eta energia eramateko eta transformatzeko haien azpiegiturek osatuko dute, eta 40,6 MW-eko potentzia izanen du guztira.

2.–Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

3.–Obrak egiteko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea.

4.–Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

5.–Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak ustiatzeko baimena eskatu beharko du. Eskabidearekin batera, Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako agiriak aurkeztu beharko dira.

6.–Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean.

7.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari eta Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari.

8.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9.–Ebazpen hau jakinaraztea Renovables del Cierzo SLU, Nedgia Navarra, Enagás Transporte, Telefónica de España, Red Eléctrica de España eta I-DE Redes Eléctricas Inteligentes enpresei eta ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente-zenbakia adierazi beharko da.

10.–Ebazpen hau Corellako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko ekainaren 1ean.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA

Jasotako txostenak

Jasotako txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.

1. txostena.–Telefónica de España SAUrena.

2021eko abenduaren 27ko txosten baten bidez, Telefónica de España enpresak adierazi zuen “ez diola eragozpenik jarriko” proiektua gauzatzeari, baldin eta telekomunikazioetako bere lineak gurutzatzeari eta horien parean joateari buruz indarrean dagoen araudia betetzen bada.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

2. txostena.–Nedgia Navarra SA enpresarena.

2022ko urtarrilaren 28an emandako txosten baten bidez, Nedgia Navarrak adierazi zuen ados zegoela aurkeztutako proiektuarekin, eta bete beharreko baldintza teknikoak zehaztu zituen.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

3. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresarena.

2022ko otsailaren 1ean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes enpresak baimena eman zuen bere jabetzako lineekin gurutzatzeko, eta bete beharreko baldintzak adierazi zituen. Halaber, jakinarazi zuen ez dagokiela bi gurutzatze jakini buruz iritzia ematea, haiek ez baitira beren jabetzako lineak.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

Beste bi gurutzatzeei dagokienez, bat Enagas enpresaren jabetzako linea bati dagokio. 2022ko martxoaren 31n, dagokion baldintza teknikoak ezartzeko eskatu zitzaion Enagasi, baina ez da erantzunik jaso oraindik. Bestalde, ukituriko bigarren linearen titularra Alrosa Agrícola SL enpresa da; harekin harremanetan dago jada sustatzailea.

4. txostena.–Corellako Udalarena.

2022ko otsailaren 9an jasotako txostenean, Corellako Udalak ezarri zituen sustatzaileak bete behar dituen baldintza teknikoak, eta eskatu zuen behar bezala eman diezaiola paisaiako elementuei zein pertsonei eragiten dien ezusteko, gorabehera, istripu eta ezbeharren berri.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

5. txostena.–Red Eléctrica de España SAU enpresarena.

2022ko martxoaren 17an emandako txosten batean, Red Eléctrica de Españak jakinarazi zuen “ez duela kontrakotasunik agertzen” haize-sorgailuen kokapenari, energia eramateko 33 kV-eko lurpeko lineari, “El Montecillo” 33/66 kV-eko transformazio azpiestazio elektrikoari eta energia eramateko 66 kV-eko lurpeko lineari dagokienez, ez baitie afekziorik eragiten bere jabetzako instalazioei.

Energia eramateko 66 kV-eko aireko lineari dagokionez, sistema elektrikoaren operadoreak jakinarazi zuen bere jabetzako linea batekin proiektatutako paralelismoa arauzkoa dela. Horretaz gain, informazio gehigarria eskatu zuen lekuan bertan neurketak zer giro tenperaturatan egin diren, bere jabetzako lineekin bi gurutzatze baloratzen ahal izateko.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekin ados dagoela adierazi du, eta jakinarazi du informazio hori Líneas de Red Eléctrica de España enpresako Lineak Mantentzeko Departamentuari eman diola, eta horrek jakinarazi diola informazioa jaso duela.

II. ERANSKINA

Jasotako alegazioak

1. alegazioa.–Ignacio José Catalán Higueras jaunarena.

2022ko apirilaren 1ean, Ignacio José Catalán Higueras jaunak alegazio idazki bat aurkeztu zuen. Horretan, jakinarazi zuen bera eta bere anaiak proiektuaren eraginpeko bi partzelaren jabeak direla, eta, haize-parkea egitearen aurka agertu gabe, aipatutako finken gaineko eragina minimizatzeko eskatu zuen: zenbait neurri proposatu zituen, hala nola linearen trazadura aldatzea, bide publikotik igaro dadin, eta afekzioa eragiten duen linearen zatia lurperatzea.

Erantzuna:

5. poligonoko 223. partzelari eragindako afekzioari dagokionez, alegazioaren egileak iradokitako trazadurak AP-68 autobidearen jabari publikoko eremuari eraginen lioke, eta, beraz, Errepideen Erregelamendu Orokorrak eta autobide horretako jabari eta zortasun eremuek mugatuta dago. Gainera, proposatutako hautabidea Alhama ibaiaren uholde arriskuko eremuarekin gatazkan egonen litzateke, eta, beraz, ezin izanen litzateke baimendu gurutzatzea.

11. poligonoko 26. partzelari eginen liokeen kalteari dagokionez, trazadura horren diseinua ere mugatzen dute Errepideen Erregelamendu Orokorrak eta autobide horretako jabari eta zortasun eremuak egoteak. Bermeari dagokionez, sustatzaileak adierazi du ezpondatik ahalik eta hurbilen jartzen saiatu dela, partzelaren gaineko afekzioa minimizatzeko eta finkaren gainerako azaleran landatzeko aukera emateko, linea elektrikoaren zortasunak laborantza lanak egiteko aukera baitu.

Laburbilduz, alegazio egileak proposatutako hautabideak ez dira bideragarriak, ez alderdi teknikoan, ez erregelamenduaren alderdian; horrenbestez, ezin da baietsi alegazioa.

2. alegazioa.–Bodegas Camilo Castilla SA enpresarena.

2022ko apirilaren 12an, Bodegas Camilo Castilla SA enpresak idazki bat aurkeztu zuen, 13 alegazio hauek egiteko:

1.–Interesduna da.

2.–Aurretiazko jarduketak deusezak dira, aurretiazko administrazio baimena ez baitzaio jakinarazi.

3.–Deuseza da, onura publikoko deklarazioa ahalbidetzen duen aurretiazko baimenik ezagatik.

4.–Ezin da onura publikoa deklaratu proiektu teknikorik gabe.

5.–Sustatzaileak ez du egiaztatu proiektuaren titulartasuna.

6.–Sustatzaileak ez du gaitasun ekonomikorik proiektua bere gain hartzeko.

7.–Enerfin eta Renovables del Cierzo enpresen arteko akordioaren kopia eskatu zuen.

8.–Ezin da aplikatu Foru Gobernuaren 2020ko martxoaren 4ko erabakia, proiektua foru intereseko inbertsiotzat jotzen duena.

9.–Ez dago akordiorik beste enpresa batzuekin energia sare orokorrera konektatzeko.

10.–Ez dago haize-parkea sare orokorrarekin lotzeko aukera ematen duen akordioaren probarik.

11.–Energia La Cantera azpiestaziora eramateko akordioa ez da egiaztatu.

12.–Proiektua ez da onura publikokoa.

13.–Ez da bete eraginpeko jabetzen zerrenda xehatua aurkezteko baldintza.

Bestalde, enpresak adierazi zuen bere ustez akats bat dagoela titular bakarra dela jakinarazten duen partzela identifikatzeko erabili den laborantza motan.

Azkenik, alegazioaren egileak ondorio batzuk adierazi zituen, eta espedientean sortutako txostenak eta alegazioak bidaltzeko eskatu du.

Erantzuna:

1. alegazioa.–Ez da egiaztatu espedienteak zer interesi eta helbururi egiten dien kalte zuzena, eta, beraz, ezin da frogatu prozeduran interesdun denik. Nolanahi ere, eraginpeko ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraziko zaie ebazpena.

2., 8., 9., 10. eta 11. alegazioak.–Alegazio horiek ez dira sartzen zehazki onura publikokotzat jotzeko izapideen esparruan. Nolanahi ere, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren Azpiegitura Energetikoen Atalaren iritziz prozedura behar bezala gauzatu da, eta, zehazki, instalazioak sarerako sarbideko eta konexioko baimena duela, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1 artikuluak eskatzen duenaren arabera.

3. alegazioa.–Aurretiazko administrazio baimenik ez edukitzeari dagokionez, adierazi beharrekoa da bete dela Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa: “Zehazki onura publikoa deklaratzeko eskaera aurretiazko administrazio baimenaren eta/edo eraikitzeko baimenaren eskaerarekin batera egiten ahalko da, edo administrazio baimena lortu ondoren”.

4. eta 13. alegazioak.–Zehazki onura publikoko deklaratzeko aurkeztutako eskaerarekin batera, sustatzaileak zegokion agiri teknikoa eta afekzioen eranskina aurkeztu zituen, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 143.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5. alegazioa.–Espedientearen titulartasun aldaketa zuzen izapidetu zen, eta alegazio egileari bidali zitzaion eskualdatzea baimentzeko eskaeraren kopia.

6. alegazioa.–Sustatzaileak behar bezala egiaztatu du bere gaitasun legal, tekniko eta ekonomikoa, titulartasuna aldatzeko dagokion izapidean, aurretiazko administrazio baimenaren esparruan, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera.

7. alegazioa.–Alegazio egileari titulartasuna eskualdatzeko baimen eskaeraren kopia igorri zaio.

12. alegazioa.–Haize-parkearen onura publikoa Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikulutik eratortzen da, espresuki hala adierazten baitu, energia elektrikoaren hornidura ekonomia-interes orokorreko zerbitzua dela kontuan hartuta.

Horrenbestez, bidezkoa da aurkeztutako alegazioak ezestea.

Labore motari dagokionez, katastroko informazioan oinarrituta eta kontrakorik egiaztatu ez denez, argitaratutako informazioa zuzena dela egiaztatu da. Partzelaren titulartasunari dagokionez, egungo inguruabarrek ez dute eragozten espedientea izapidetzen jarraitzea; horrek ez du eragozten, nolanahi ere, desjabetzeari buruzko araudian kasu horietarako aurreikusitako prozedura berezitasunak kontuan hartzea.

Azkenik, adierazten da 2022ko apirilaren 26an alegazio egileari eskatutako dokumentazioa igorri zitzaiola, eta espedientean jasota dagoela jaso izanaren agiria.

3. alegazioa.–Paisajes y Viñedos de Navarra elkartearena.

2022ko apirilaren 13an, “Paisajes y Viñedos de Navarra” Elkarteak alegazio idazki bat aurkeztu zuen, Bodegas Camilo Castilla SAren alegazioaren berdin-berdina ia (2. alegazioa). Alde bakarra da ez dela sartu bigarren alegazioa, ez eta partzela zehatzari dagokiona ere.

Erantzuna:

Bodegas Camilo Castilla SA enpresari emandako erantzun bera (2. alegazioa); eskatutako dokumentazioa 2022ko apirilaren 22an bidali zen.

4 alegazioa.–Bodegas Ontañón SL enpresarena.

2022ko apirilaren 13an, Bodegas Ontañón SL enpresak alegazio idazki bat aurkeztu zuen, Bodegas Camilo Castilla SA enpresak aurkeztutakoaren berdin-berdina ia (2. alegazioa). Alde bakarra da ez dela sartu partzela jakin bati dagokiona.

Erantzuna:

Bodegas Camilo Castilla SA enpresari emandako erantzun bera (2. alegazioa).

5. alegazioa.–Gurelur elkartearena.

2022ko apirilaren 19an aurkeztu zuen idazki baten bidez, “Gurelur” elkarteak eskatu zuen energia eramateko trazadurak Alhama ibaia lurpean gurutzatu ondoren, lurpean jarrai zezala azpiestazio elektrikoraino, inguruan dauden bideak erabiliz, ingurumen eragin ustez txikiagoan eta partzela pribatuen gaineko afekzioa ustez murriztean oinarrituta.

Erantzuna:

Alegazioa ez da sartzen zehazki onura publikoa deklaratzeko izapideen esparruan, eta, horrenbestez, ezetsi behar da. Nolanahi ere, ingurumen eraginaren adierazpenaren esparruan ebaluatu eta aintzat hartu dira ingurumenaren arloko edukia zuten kontuak.

6. alegazioa.–Joaquín Deán Rubio jaunarena.

2022ko apirilaren 19an, Joaquín Deán Rubio jaunak proiektuaren aurkako alegazio bat aurkeztu zuen. Geroago, sustatzailearekin akordioa lortu ondoren, 2022ko maiatzaren 17an alegazio egileak beste idazki bat aurkeztu zuen, alegazioan atzera egin eta hura kentzen zuela jakinarazteko.

Iragarkiaren kodea: F2208242