121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

5D/2022 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, aditzera ematen duena gordailutu dela “E.H.N.E. Nafarroa” (sigletan, E.H.N.E. Nafarroa) izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000184; lehengo gordailu zenbakia: 31/210).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Haritz Migueliz Cunchillos jaunak egin zuen, 31/2022/000027 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Eskaera horretan jakitera ematen da ezen, 2021eko urriaren 1ean egindako VII. Biltzar Orokor Arruntean, gehiengoz erabaki zela elkarte horren estatutuen 2., 14., 15., 24.B eta 28.C artikuluak aldatzea.

Ziurtagiria, 2022ko apirilaren 19koa, Patxiku Irisarri Elizagoien jaunak sinatu zuen, idazkari gisa, eta Fermín Gorraiz Echamendi lehendakariak ontzat eman du.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2207437