121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

409/2022 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia ebazten duena, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko, 2022ko obrak finantzatzeko xedez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 11n emandako 80/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta baimena eman zen gastua egiteko, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko, 2022ko obrak finantzatzeko xedez.

2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001-52300-7609-312802 partida ageri da, “Oinarrizko osasun laguntzako kontsultategiak eraikitzeko eta eraberritzeko transferentziak” izenekoa, eta 950.000 euroko kreditua du.

Aipatutako deialdiaren oinarri arautzaileetan izendatutako balorazio batzordeak txostena egin du, onartutako eskaeren artean lehentasun ordena finkatzeko, bat etorriz emandako puntuazioekin eta deialdi honen oinarri arautzaileek ezarritakoarekin. Hona hemen txostenaren emaitza:

ESKATZAILEA

KONTSULTATEGIA

JARDUKETEN IZENAK

PUNTUAK

HURRENKERA

Ribaforadako Udala

Ribaforada

Errehabilitazio zentroa

21

1

Funesko Udala

Funes

Kontsultategia 60 m²-tan handitzea, bi kontsulta berri barne

20

2

Berriobeitiko Udala

Berriobeiti

Gela berria, aldagela, itxaron eremua eta biltegia handitzea

19

3

Eguesibarko Udala

Gorraitz

Erabilera anitzeko gela berria, 20 m²-koa

18

4

Arguedasko Udala

Arguedas

Kontsultategiko eta gela berriko espazioak berrantolatzea

17

5

Berako Udala

Bera

Kontsultategiko estalkia birmoldatzea

15

6

Artaxoako Udala

Artaxoa

Arnas aparatuko kontsulta berria eta barruko ateak ordeztea

14

7

Monteagudoko Udala

Monteagudo

Harrera eremua beiraz ixtea

14

8

Andosillako Udala.

Andosilla

Oztopo arkitektonikorik gabeko larrialdirako sarbidea

14

9

Arroizko Udala

Arroitz

Galdara ordeztea

13

10

Etxauriko Udala

Etxauri

Argiztapena aldatzea eta iturgintzako hobekuntzak

13

11

Eulateko Udala

Eulate

Kontsultategia berotzea dagoen biomasa galdararen bidez

12

12

Erronkariko Udala

Erronkari

Kanpoko zurajeak aldatzea

12

13

Larragoako Udala

Larragoa

Leihoak aldatzea

12

14

Santsolgo Udala

Santsol

Inguratzaile termikoa ordeztea

12

15

Arasko Udala

Aras

Isolamendu termikoa hobetzea

12

16

Cortesko Udala.

Cortes

Langileen aldageletan dutxak jartzea

12

17

Santakarako Udala

Santakara

Kontsultategia handitzea, bi gela berri jarriz

11

18

Biotzariko Kontzejua

Biotzari

Teilatua osorik aldatzea

11

19

Eslabako Udala

Eslaba

Kontsultategiaren berritze orokorra

10

Cabredoko Udala

Cabredo

Inguratzaile termikoa ordeztea eta instalazio elektrikoa aldatzea

10

Ablitasko Udala

Ablitas

Kontsultategia handitzea, lau gela berri jarriz

9

Oltza Zendeako Udala

Ororbia

Kontsultategia 60 m²-tan handitzea, kontsulta berri bat barne

8

Lanako Udala

Galbarra

Egungo kontsulta bitan banatzea eta berokuntza hobetzea

8

Utergako Udala

Uterga

Kontsultategia handitzea eta hobekuntza orokorrak

7

Miranda Argako Udala

Miranda Arga

Kontsulta/erabilera anitzeko gela handitzea eta espazioak berrantolatzea

7

Ziraukiko Udala

Zirauki

Kontsultategi berria eraikitzea

6

Artazuko Udala.

Artazu

Sarrerako atea aldatzea

6

Gorzako Kontzejua

Gorza

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

6

Lapoblaciongo Udala

Lapoblación

Kontsultategi berria eraikitzea

6

Luzaideko Udala

Luzaide

Erizaintzako kontsultako tronadura flotatzailea ordeztea

6

Aresoko Udala

Areso

Azulejuzko zoruaren ordez parketa jartzea

6

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak eginiko proposamena ikusirik, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetzaren adostasunez eta aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, toki-erakundeen aldeko dirulaguntzak ematea erabaki da, proposamenean adierazten diren zenbatekoetan.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzak ematea herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2022an gauzatzen diren jarduketengatik. Guztira, 929.956,31 euro izanen dira, ondoren azaltzen diren toki-erakundeentzat eta gehieneko zenbatekoetan banaturik:

–Ribaforadako Udalari (IFZ: P3120800B) gehienez ere 117.384,59 euro ematea, Ribaforadako kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Funesko Udalari (IFZ: P3110600H) gehienez ere 130.075,00 euro ematea, Funesko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Berriobeitiko Udalari (IFZ: P3190200J) gehienez ere 92.462,91 euro ematea, Berriobeitiko kontsultategia eraberritu eta handitzeko obra finantzatzeko.

–Eguesibarko Udalari (IFZ: P3108500D) gehienez ere 43.000,00 euro ematea, Gorraizko kontsultategia eraberritu eta handitzeko obra finantzatzeko.

–Arguedasko Udalari (IFZ: P3103200F) gehienez ere 130.263,94 euro ematea, Arguedasko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Berako Udalari (IFZ: P3125000D) gehienez ere 27.878,40 euro ematea, Berako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Artaxoako Udalari (IFZ: P3103800C) gehienez ere 172.394,70 euro ematea, Artaxoako kontsultategia eraberritu eta handitzeko obra finantzatzeko.

–Monteagudoko Udalari (IFZ: P3117300H) gehienez ere 5.996,76 euro ematea, Monteagudoko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Andosillako Udalari (IFZ: P3101500A) gehienez ere 17.527,04 euro ematea, Andosillako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Arroizko Udalari (IFZ: P3103600G) gehienez ere 11.164,65 euro ematea, Arroizko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Etxauriko Udalari (IFZ: P3108400G) gehienez ere 13.320,53 euro ematea, Etxauriko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Eulateko Udalari (IFZ: P3109900E) gehienez ere 15.440,75 euro ematea, Eulateko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Erronkariko Udalari (IFZ: P3121000H) gehienez ere 11.393,54 euro ematea, Erronkariko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Larragoako Udalari (IFZ: P3114200C) gehienez ere 8.574,73 euro ematea, Larragoako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Santsolgo Udalari (IFZ: P3121900I) gehienez ere 57.658,71 euro ematea, Santsolgo kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Arasko Udalari (IFZ: P3102600H) gehienez ere 16.285,53 euro ematea, Arasko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Cortesko Udalari (IFZ: P3107700A) gehienez ere 8.073,66 euro ematea, Cortesko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko.

–Santakarako Udalari (IFZ: P3122000G) gehienez ere 51.061,07 euro ematea, Santakarako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko.

2. Laguntza ukatzea gainerako toki-erakundeei, deialdiaren oinarrietan eskatutako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik, edo eskaerei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez izateagatik.

3. Gastu hori 2022rako gastu-aurrekontuko 547001-52300-7609-312802 partidari egoztea, “Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta eraberritzeko transferentziak” izenekoa.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau toki-erakunde interesdunei jakinaraztea, eta igortzea Osasun Departamentuan dagoen Kontu-hartzailetza Delegatura; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara; Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzara; Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura; Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalera; eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan. Horrekin batera, administrazio publikoak ez diren interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela ebazpen honen aurka, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 30/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2207152