121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA suhiltzaile-ofizialordeen hamaika lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamaika lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barruan (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 588/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia), Jon Mikel Garde Mellado jaunak, Juan Antonio Ruiz Cubillo jaunak, Andrés Cormenzana López jaunak eta Miguel Javier Iturgaiz Guerrero jaunak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte deialdi hori onesteko Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 588/2022 Ebazpenaren aurka (2022ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 28koa).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko ekainaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2208682