121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1409/2022 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen baita Cristina Goñi Iriarte andreak prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen deialdiari loturik jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa (107/2022 prozedura laburtua).

Cristina Goñi Iriarte andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 88E/2022 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen kalifikazio epaimahaiak 2021eko abuztuaren 19an hartutako erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Kalifikazio epaimahaiaren erabaki horren bidez, onartu egin ziren prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostuak betetzeko deialdiko hirugarren probaren behin betiko emaitzak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48 artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 107/2022 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Cristina Goñi Iriarte andreak jarri zuen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Cristina Goñi Iriarte andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2208504