121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dietetikako teknikari espezialisten (D.T.E.) 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dietetikako teknikari espezialisten (D.T.E.) 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 22koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lorturiko puntuazioaren araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen hori 2022ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 28koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 28an emandako 817/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, dietetikako teknikari espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2koan.

Gero, igoera txandako Lucia Josefa López Díaz andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaren jabetza hartzeko egunetik beretik, administrazio publiko berean zerbitzu egiten ari delako, baita txanda irekiko María del Carmen Zaballa Alaguero andreari ere, beste administrazio publiko batean zerbitzu egiten ari delako.

Horrenbestez, deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez eta kontuan harturik ez dagoela izangai gehiagorik igoera txandaren bidez prozesua gainditu duten izangaien zerrendan, txanda irekitik prozesua gainditu dutenen zerrendan ondoren azaltzen diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, betiere horretarako baldintzak betetzen badituzte.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea M.ª Ángeles Mata Garrido andrea eta Ainara Aicua Royo andrea sartuz, horiek direlako hautapen prozesua txanda irekitik gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoak, eta lanpostua onartu dutelako.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko dietetikako teknikari espezialisten (D.T.E.) 7 lanpostu betetzeko egindako izendapen proposamena osatzea, honako hauek gehituz:

–Txanda irekia:

MATA GARRIDO, M.ª ÁNGELES

AICUA ROYO, AINARA

2. Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 3an–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2208326