121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuraren erabakia. Horren bidez, baliozkotzen da 2/2022 Foru Lege-dekretua, maiatzaren 23koa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2022ko ekainaren 9an egindako bileran, baliozkotu zuen 2/2022 Foru Lege-dekretua, maiatzaren 23koa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz, eta erabaki zuen presako prozeduraz foru lege proiektu gisa izapidetzea. Foru Lege-dekretua 2022ko maiatzaren 24ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2022ko ekainaren 2ko 72. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6 artikuluan ezarritakoa betez, argitara dadin agintzen da.

Iruñean, 2022ko ekainaren 9an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2208707