120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa birpartzelazio proiektuan,
4. unitate integratuko 1. sektorean
(U2.2.2.1, U2.2.2.2, U2.5.1, U2.6.1 eta U3.14-1 lurzatiak).
Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldatzea 4. unitate integratuko 1. sektoreko birpartzelazio proiektua, U2.2.2.1, U2.2.2.2, U2.5.1, U2.6.1 eta U3.14-1 lurzatiei buruzkoa. Sustatzaileak dira Pluralia Gestión SL –ukitutako lurzatien jabeak ordezkatuz–, Tecum Iniciativas Inmobiliarias SL, Sidena Haro XXI SL eta Urban Domus Toloño SL. Altrum Arquitectosek eta deUrban Abogadosek idatzi dute eta 2021eko azaroko data du.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, onetsitako araudiarekin batera.

Tuteran, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2208190