120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

UE 6+8 birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea udalerri honetako Udal Planeko UE 6+8 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Reformas y Construcciones Lasa SLk sustatua. Ondoriozko lurzatiak 1., 2., 4. eta 5. lurzatiak dira, eta horiek bat datoz 5. poligonoko 1130., 1131., 1133. eta 1134. katastro-lurzatiekin.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 eta 152. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Mendabian, 2022ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2208090