120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Urbanizazio proiektua UO-6 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Martzillako Udaleko alkateak, maiatzaren 30eko 2022/564 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi du Martzillako Udal Planeko UO.6 unitatea urbanizatzeko proiektua.

Hasierako onespena 2022ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 28an.

Beraz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da, eta aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bete beharrez xedaturik dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74., 72.4 eta 134.5 artikuluetan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2022ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2208089