120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa Lesakako Udal Planean, 1. poligonoko 444. eta 387. lurzatiei eta 180. lurzatiaren zati bati dagokienez. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak apirilaren 26an eman 44E/2022 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Lesakako Udal Planaren aldaketa. Espedienteak xede du katastroko honako lurzati hauei aplikatzekoak diren hirigintza-antolamenduko determinazioak ezartzea: Lesakako 1. poligonoko 180. lurzatia (partez) eta 387. eta 444. lurzatiak, SR-7 sektorearen UE-26 unitatetik kanpo daudenak, AR-4 delakoan. Zehazki, proposamena da 387. lurzatiak exekuzio unitate berri bat osatzea (UE-30) SR-7 sektorearen barruan, AR-4 delakoan, eta lurzoruaren sailkapena aldatzea 180. lurzatiaren zati batean eta 444.ean, lurzorua urbanizaezina izan dadin. Lesakako Udalak sustatu du aldaketa.

Argitara ematen da hirigintzako araudia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 79.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Lesakan, 2022ko ekainaren 7an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Onetsitako araudia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2208544