120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 8an hartua, zeinaren bidez akats bat zuzentzen baita Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatzeko Gobernuak 2022ko maiatzaren 25ean hartu erabakian.

Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatu ziren. Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren (CEN) ordezkari gisa, honako kide eta ordezko hauek izendatu ziren:

1. titularra: Carlos Fernández Valdivieso jauna.

2. titularra: Jesús Ignacio Sanz Pérez jauna.

1. ordezkoa: Javier Iradiel Ibáñez jauna.

2. ordezkoa: Francisco José Asín Escudero jauna.

Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak jakinarazi du bidalitako informazioan akats bat zegoela, hain justu 2. ordezkoaren bigarren abizenean, Pérez baita zuzena, eta ez Escudero, eta akats hori Gobernuak izendapena egiteko hartutako erabakian jaso da.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Akatsa zuzentzea Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 25ean hartu erabakian, hain zuzen Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak proposatuta izendatu zen 2. ordezkoaren bigarren abizenean dagoena; izan ere, hauxe da izen zuzena: Francisco José Asín Pérez jauna.

2. Erabaki hau Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Lan Zerbitzuko Lan Autonomoaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2208524