120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Hiri-jarduketarako plan berezia Idotzingo 2. poligonoko 72. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2022ko maiatzaren 6an egindako bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen María Josefa Huarte Gardek sustatutako 2. poligonoko 72. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onetsitako testu arauemailea argitaratzen dira.

Idotzinen, 2022ko maiatzaren 31n.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2208314