120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Udal Plan Orokorreko UE-5 unitatearen Hiri Jarduketako Plan Berezia. Behin betiko onespena

Goizuetako Udalak, 2022ko maiatzaren 31n egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Xumar Bakero Olaizola eta Ignacio Loiarte Eskuderok sustatutako eta Mikel Saldaña Zabalegui arkitektoak idatzitako Goizuetako Udal Plan Orokorreko UE-5 Unitatearen Hiri Jarduketako Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea.

2.–Behin betiko onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Erabaki hau helaraztea, onetsitako agiriarekin eta egindako txosten teknikoekin batera, Lurralde Antolakuntza eta Hirigintzan eskumena duen Nafarroako Gobernuko Departamentuari, hamar eguneko epean gehienez, onespen hau egiten denetik zenbatzen hasita.

4.–Akordio hau sustatzaileari eta lurzatiaren mugakideei jakinaraztea

Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoaren arabera argitaratzen da.

Goizuetan, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2208402