120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GASTIAIN

Oihan enkante publikoa: 14.700 larizio pinu

Enkante publikoa eginen da, gutun-azal itxien bidez, ondoko oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra.–Canterra/zura, 674 metro kubikoko bolumena, eta enbor txikia, 620 metro kubikoko bolumena. Hasierako prezioa: 23.048,13 euro.

Eskaintzak aurkeztuko dira baldintza ekonomiko-administratiboen agirian finkatu diren ereduen arabera eta 460,96 euroko behin-behineko fidantzarekin batera, Gastiaingo Kontzejuan (Lanako Udala, Galbarra), 2022ko ekainaren 29ko 13:00ak baino lehen. 2022ko uztailaren 7an irekiko dira gutun-azalak, Gastiaingo Kontzejuan, 19:30ean.

Gainerako baldintza ekonomiko eta administratiboak Idazkaritzan daude, interesdunen eskura.

Gastiainen, 2022ko ekainaren 3an.–Kontzejuko burua, Laura Landa Gil.

Iragarkiaren kodea: L2208306