120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Hirigintza-hitzarmena, Mezkirizko UE 14 unitatean. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2022ko urtarrilaren 18ko alkatearen ebazpen bidez, hasiera batez onetsi zuen nahitaez laga beharreko irabazizko aprobetxamenduaren ordez Mezkirizko UE 14. unitatearen baliokidea den diruzko aprobetxamendua jartzeko hirigintza-hitzarmena, Dolores Goyenaga Villabonak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera, espedientea jendaurrean jarri zen eta ez da alegaziorik jaso.

Udalak, 2022ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, sorturiko hirigintzako aprobetxamenduaren %10 lagatzeko.

Erroibarren, 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2208225