120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Birzatitzearen proiektua UE 14 unitatean. Behin betiko onespena

Erroibarko Udaleko alkateak, urtarrilaren 11ko 2022/07 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen UE14 unitatea birzatitzearen proiektua, Dolores Goyenaga Villabonak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean jarri zen. Iragarkia 2022ko urtarrilaren 27ko 19. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 169. artikuluan xedatutakoari jarraituz, behin betiko onetsitzat jo da.

Erroibarren, 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2208224