120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Iberoko 4. poligonoko 488. eta 543. lurzatien borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 31n egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Iberoko 4. poligonoko 488. eta 543. lurzatien borondatezko birpartzelazio proiektua, horien jabe bakarrak, SUGEA HOME SLk, aurkeztua.

Birpartzelazio proiektua osorik dago argitaratuta Gardentasun Atarian, Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/c71670a6-c4c8-49e2-a459-7d3972848f06/

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oltza zendean, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2208171