120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Anueko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Ehiza-barrutiko mugapea: Anueko 1., 2., 3., eta 5. poligonoak, Olaibarko 4. eta 7. poligonoak, Odietako 3. poligonoa, Lantz, Aritzu, Etulain, Olague, Leazkue, Etxaideko jaurerria, Adorraga, Ostitz, Ziaurritz, Erripa, Anotzibar, Gendulain, Latasa, Gelbentzu, Gaskue, Zandio, Olabe, Otsakain, Enderitz eta Olaitz.

Anuen, 2022ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2208654