120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FUNES

Deialdia, kontu-hartzaile lanpostua, A mailakoa, oposizio murriztu bidez betetzeko. Izendapena

Funesko Udaleko Alkateak ekainaren 10eko 660/2022 Ebazpena eman du, zeinaren bidez A mailako funtzionario izendatzen baita Ana José Aicua Adrián, Funesko Udaleko kontu hartzailea. Hona hemen ebazpenaren xedapen zatia:

Lehena.–Ana José Aicua Adrián izendatzea Funesko Udaleko kontu-hartzaile (A maila). Izan ere, izangai horrek deialdi hau gainditu du: Nafarroako zenbait toki erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, honen berri ematea Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari, bai eta Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta agintzea argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Xedatzea izendapenak argitaratu eta biharamunetik sor ditzala ondorio ekonomiko eta administratiboak. Ondorio guztietarako, egun hori joko da A mailako kontu-hartzaile lanpostuaz jabetzen den eguntzat, espresuki inolako ekitaldirik egin beharrik gabe.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta bi hilabeteko epean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30., 114.1.c eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Funesen, 2022ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2208696