120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 8an hartua, Osakaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Osakaingo Kontzejuko hiru kontzejukideetatik batek dimisioa emanik eta, ondorioz, kontzejuko kideak hiru baino gutxiago direnez, Nafarroako Gobernuak aipatu kontzejuko Kudeaketa Batzordea eratu behar du, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 15.3.g) artikuluan xedatutakoaren arabera. Kudeaketa Batzordea osatuko dute karguan jarraitzen duten batzordekideek eta Foru Komunitateko Administrazioak batzordekideen legezko kopurua osatzeko izendatzen dituenek; hondarreko horiek herrian erroturik dauden pertsona egokien artean aukeratuko ditu, hautagaiak aurkezten dituzten alderdi, federazio, koalizio eta elkarteen ordezkariei entzunda.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Osakaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide bazuen izendapena egitea. Horrenbestez, batzordea honako hauek osatuko dute: karguan jarraitzen duten bi batzordekideak eta Alfonso Aparicio Pérez jauna, Ramón Pérez Ciáurriz jauna eta Aitor Pérez Olóriz jauna.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Osakaingo Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2208522