120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

183E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Murillo el Cuendeko udal mugartean oilaskoak gizentzeko dagoen hegazti instalazio batean aldaketa nabarmena egiteko. Instalazioaren titularra Omayma Benmoussa Sabri da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 694E/2018 Ebazpenaren bidez emana.

2019-10-29an, titularrak instalazioaren abiarazte partzialari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu zuen, eta egiaztatu zen aldaketa batzuk eginak zituela, baimendutako proiektuaren aldean. 2020-03-06an Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena jaso zen. Ondorio gisa beharrezkotzat jotzen zuen lurzoru urbanizaezineko jardueretarako beste baimen bat izapidetzea. Txostena ikusirik, 2020-03-09an Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak adierazi zuen aldaketa horiek aldaketa ez-funtsezko baina nabarmen bat osatzen zutela, bat etorriz Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzen duen Erregelamenduaren 25. eta 26. artikuluekin (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsi zuen erregelamendu hori) eta abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 9. artikuluarekin.

2021-09-09an, titularrak ingurumen baimen integratuaren aldaketa eskatu zuen, egindako aldaketak legeztatzeko eta lurzoru urbanizaezineko beste baimen bat eskuratzeko. Zehazki, hauek dira aldaketak: metro bat estuagoak diren nabeak egitea, bankadatan gauzatuak, horien antolaera aldatuta. Gainera, idoia 63. lurzatira aldatu da, nabeak dauden lurzatira, baina proiektuaren arabera 9. poligonoko 62. lurzatian kokatu behar zen.

Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz izapidetu da espedientea (erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoari jarraikiz, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Murillo el Cuendeko udal mugartean oilaskoak gizentzeko dagoen hegazti instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzea, obretan egindako aldaketak legeztatzeko proiektua gauzatze aldera. Horrenbestez, instalazioak eta jarduerak berak ebazpen honen eranskinetan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Omayma Benmoussa Sabri da.

Bigarrena.–Instalazio horri lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimen berria ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta kontuan hartuta ebazpen honen VII. eranskinean jasotako determinazioak bete beharra. Ebazpen honek babesten dituen jarduera edo jarduketak jakinarazpena egiten denetik bi urteko epean gauzatu edo abian jarri beharko dira gehienez ere; epe hori amaituta, besterik gabe agortuko dira baimenaren ondorioak, eta baimena eraginkortasunik gabe geratuko da.

Hirugarrena.–Zentroa Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroan inskribatzea, 15P03178090112022 zenbakiarekin, hondakin ez arriskutsuen sortzaile gisa, eta mantentzea hondakin arriskutsuen sortzaile gisa 15P02178090112015 zenbakiarekin duen inskripzioa. Sortzen ahalko dituen hondakinak ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean ageri dira. Hondakinak sortzean egiten den edozein aldaketa Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, aipatutako erregistroan sartzeko.

Laugarrena.–Aldaketa funtzionamenduan hasi baino lehen, abian jartzearen gaineko erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du titularrak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, bat etorriz Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 16. artikuluan xedatutakoarekin.

Bosgarrena.–Abian jartzeko erantzukizunpeko adierazpenarekin batera, titularrak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

–Ebazpen honen II. eranskinean ezarritako hirigintza-baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

Seigarrena.–Titularrak proiektua gauzatu dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten duen egunetik hasiko dira aplikatzen ebazpen honetan ezarritako baldintzak, eta, zeinahi kasutan, aldaketa abian jartzen den unetik. Bien bitartean, indarrean dagoen ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aplikatuko dira.

Zazpigarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotakoak (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia), ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoa.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bederatzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontatuko dira.

Hamargarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Omayma Benmoussa Sabriri, Murillo el Cuendeko Udalari, Tafallako eskualdeko EEZBri, Abeltzaintza Zerbitzuari, Nekazaritza Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Biodibertsitatearen Zerbitzuari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 30ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2208200