120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 1ean hartua, Ekai Longidako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Irailaren 23ko 235/2019 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 27ko 35/2019 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; beste deialdi horretan ere Ekai Longidako Kontzejuko Batzarra osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Ekai Longidako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU

1. Ekai Longidako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek, alegia: Íñigo Zabalza Unzué, Juan Cruz Ozcoidi Arizcuren eta Patricia González Latorre andrea; kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Ekai Longidako Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2022ko ekainaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2208132