120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

62/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, Sara Induráin Tornos andrea Elizondoko notario izendatzen duena.

Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez (2022ko apirilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), lehiaketa arruntaren deialdia egin zen hutsik zeuden notario lanpostuak betetzeko. Lehiaketa hori Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (2022ko maiatzaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketaren espedientearen laburpena igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita Nafarroako Foru Komunitateko herrietan lanpostua lortu duten notarioak izendatzea eskatzen duen ofizioa ere.

Bidezkoa da, hortaz, Elizondoko notarioa izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horregatik, Sara Induráin Tornos andrea Elizondoko notario izendatzen duen foru dekretuaren proiektua igorri da, egokitzat joz gero Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko ekainaren batean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin,

DEKRETATZEN DUT:

1. Sara Induráin Tornos andrea Elizondoko notario izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Notarioen Elkargoaren dekanoari.

Iruñean, 2022ko ekainaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2208130