12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Araua, jarduera eta prezio publikoa erregulatzen dituena kultura jardueren zerbitzua emateagatik. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusian kultura jardueren zerbitzua emateagatik jarduera eta prezio publikoa erregulatzen dituen araua.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2118297