12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2022rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2021eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022an indarra izanen duten zergak, tasak eta prezio publikoak.

Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udal Idazkaritzan eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak eta oharrak.

Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira 2022. urterako zergak, tasak eta prezio publikoak.

Alesbesen, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2118329