12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

Udal ordenantza, Ezbeharra izan duten etxebizitzak (eraikin guztian edo alde batean) birgaitzeko laguntzena. Hasierako onespena

Urraulgoitiko Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ezbeharra izan duten etxebizitzak (eraikin guztian edo alde batean) birgaitzeko laguntzen udal ordenantza aldatzeko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulgoitin, 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, Martín Iriarte Vizcay.

Iragarkiaren kodea: L2118362