12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

Zenboraingo artegi zaharraren enkante publikoa

Unzitiko Udalak, 2021eko abenduaren 9an egin osoko bilkuran eta kontzejuaren eskumenen eskuordetzearen bidez, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan alokairuan jartzea Zenboraingo artegi zaharra, Untzitiko 9. poligonoko 201. lurzatian kokatua.

Hasierako prezioa 2.250 eurokoa da.

Proposamenak Untzitiko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira –Santo Tomas kalea, 5 Urrotz-Hiria (Nafarroa)– 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan –Santo Tomas kalea, 5 Urrotz-Hiria (Nafarroa)– eta Nafarroako Kontratazio Atarian dago, nahi duenaren eskura.

Untzitin, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2118284