12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

Ordenantza, Benasako arroilako leku berezietan aparkatu eta sartzea arautzen duena. Hasierako onespena

Nabaskozeko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2021eko abenduaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Benasako arroilako leku berezietan aparkatu eta sartzea arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nabaskozen, 2021eko abenduaren 28an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Mercedes Rodrigo Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2118442