12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2022ko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Murchanteko Udalaren tasak eta prezio publikoak 2022ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, tasa eta prezio publikoak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, tasa eta prezio publikoak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murchanten, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2118327