12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta zerga-egutegia 2022rako

Longidako Udalak, 2021eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen ez aldatzea 2022ko ekitaldirako ordenantza fiskalen tarifak. Beraz, indarrean egonen dira lehengo urteko tarifak, honelakoak baitira:

–Ur horniduraren tasak:

a) Etxeko erabilerarako hornidura: 0,36 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

b) Ureztatzea: 0,67 euro/m³ + BEZa.

c) Industriak: 0,72 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

–Hiruhilekoan 29 m³ bitarte, etxeetako tarifa aplikatuko da.

–Hiruhilekoan 30 m³-tik 79 m³ bitarte, ureztatzeko tarifa aplikatuko da.

–Hiruhilekoan 80 m³-tik aitzina, industriako tarifa aplikatuko da.

d) Abeltzaintza: 0,36 euro/m³ + BEZa.

e) Hornidurako hargunea paratzeagatik eta alta emateagatik: 194,45 euro + BEZa.

f) Kontagailuaren alokairua: 2,15 euro/hiruhilekoa + BEZa.

–Estolderia eta arazketa zerbitzuengatik ordaindu beharreko tarifak: 12,24 euro/urtea + BEZa.

–Agiriak luzatu eta izapidetzeko tasak:

1.–Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,18 euro.

2.–Artxiboko agirien fotokopiak: DIN-A4 tamainakoak: 0,154 euro; DIN-A3 tamainakoak: 0,309 euro.

3.–Artxiboko agirien fotokopia konpultsatuak: 0,628 euro.

4.–Planoen eta Udal Planeko eta ordenantzetako araudiaren kopiak: DIN-A4 tamainakoak: 0,061 euro; DIN-A3 tamainakoak: 0,123 euro.

–Eremu publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak:

1.–Kalez kaleko salmenta: festetako barrakak: 12,71 euro. Herriko festetako ostatua: 190,71 euro.

Jarraian, aho batez erabakitzen da zergadunaren egutegi fiskala ezartzea 2022ko ekitaldirako, zergak, tasak eta prezio publikoak, aldizka eta borondatez, fakturazio eta kobrantza egunetan ordaintzeko. Hona nola:

2022ko zerga-egutegia:

–Zirkulazioko zerga: otsailaren 1etik 28ra.

–Ura (lehen hiruhilekoa): apirilaren 1etik 30era.

–Ura (bigarren hiruhilekoa): uztailaren 1etik 31ra.

–Ura (hirugarren hiruhilekoa): urriaren 1etik 31ra.

–Ura (laugarren hiruhilekoa): urtarrilaren 1etik 31ra.

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa:

  • 1. seihilekoa: maiatzaren 1etik 30era.
  • 2. seihilekoa: urriaren 1etik 30era.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: azaroaren 1etik 30era.

–Herri-lurretako larre eta laboreak: Adjudikazioak arautu zituzten baldintza-agirien arabera.

Longidan, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2200252