12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Udalari lur partikularrak lagatzeko epea irekitzea, Lizoain-Arriasgoitiko ehiza barrutia hamar urteko aldi berri baterako errentan eman beharrez

Lizoain-Arriasgoitiko udal-mugartean dauden lurren jabe guztiei jakitera ematen zaie hogei eguneko epea dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, lurrak lagatzearekin ados ez daudela adierazteko. Xedea da Lizoain-Arriasgoitiko ehiza barrutia batera errentan ematea, 10 urteko aldi berri baterako, 2022ko uztailaren 31tik aitzina.

Epe hori iraganik jabetzak ez lagatzeko eskatu ez bada, ulertuko da xede horretarako eta epe horretarako laga direla. Hori guztia lagapenaren baldintzen agiriarekin bat, horretarako onetsi baita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizoainen, 2022ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2200224