12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2022ko zerga-tasak

Ledeako Udalak, 2021eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, zerga-tasa hauek ezarri zituen 2022rako, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,4643.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3, eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren gainean, hau da, obra gauzatzeko prezioaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,40, gutxieneko udal kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: bere horretan utzi dira Ledeako Udalak 2018ko apirilaren 9an egin osoko bilkuran onetsitako karga-tasa, koefizienteak eta baldintzak (2018ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abuztuaren 7an).

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legerian ezarritakoa betez.

Ledean, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2118454