12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Ordenantza fiskala, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2021eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ledeako Udalaren Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ledean, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2118451