2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Udal ordenantza, administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Ledeako Udalak, 2021eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ledeako Udalean administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ledean, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.
Iragarkiaren kodea: L2118450