12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Etxeko laguntza zerbitzuen 2022ko prezio publikoak

Leozko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Udal honek onetsi zituen Etxeko laguntza zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala (2017ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 21ekoa), Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza (2006ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa) eta Hirugarren adinekoendako (herriko erretiratuak) laguntzak arautzen dituen ordenantza (2000ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 22koa).

Udal honek dohainik eman nahi die etxeko laguntza zerbitzua Leozko udalerrian 2022ko ekitaldian erroldaturik dauden erabiltzaileei, baina erabaki horrek ez du inolako loturarik edo aurrekaririk sortuko hurrengo ekitaldietarako.

Horretarako, bazkariagatiko tarifaren eskala eta zerbitzuen orduko tarifaren eskala gainerako zerbitzuetarako utzi behar dira, %0an errenta-mailaren tarte bakoitzean.

Kontuan hartuta etxeko laguntza zerbitzua Udalaren eskumeneko zerbitzu publiko bat dela, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean ezarritakoaren arabera, eta borondatezko harrerakoa, lehen sektoreak ere eman dezakeena; beraz, zerbitzua ordaintzeko, zerbitzua ematen duen administrazioak prezio publikoak ezar ditzake, jarduerak egiteak edo zerbitzuak emateak eragindako kostu ekonomikoak estaltzeko, horien ondoriozko erabilgarritasunaren baliokidea den maila batean.

Kontuan hartuz prezio publikoak, zerga arlokoa ez den zuzenbide publikoko diru-sarrerak direnez, hau da, zerga izaerarik ez dutenez, ezar edo alda daitezkeela, gure kasuan, osoko bilkuraren erabakiz.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.e) artikuluak emandako eskumenaz baliatuz, aho batez erabakitzen da:

Lehenbizikoa.–Onestea bazkariagatiko tarifaren eskala eta gainerako zerbitzuetarako zerbitzu-ordu bakoitzeko tarifaren eskala, Etxeko laguntza zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarritakoa (2017ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 21ekoa), %0koa errenta-mailaren tarte bakoitzean, 2022ko ekitaldirako bakarrik, baina erabaki horrek ez du inolako loturarik edo aurrekaririk sortuko hurrengo ekitaldietarako.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta jakinaraztea Tafalla aldeko Gizarte Zerbitzuen Batasunari.

Iratxetan (Leotz), 2021eko irailaren 30ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2118285