12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Bide publikoan terrazak eta ostalaritzarekin eta komertzioarekin lotutako beste elementu batzuk jartzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2021eko azaroaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bide publikoan terrazak eta ostalaritzarekin eta komertzioarekin lotutako beste elementu batzuk jartzea arautzen duen ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Leitzan, 20201eko abenduaren 28an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2118299