12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2022ko zerga-tasak

Lakuntzako Udalak, 2021eko azaroaren 25ean eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1. 2021eko udal zergen tasak bere horretan jarraitzea 2022an, hau da:

1.1. Lurraren kontribuzioari %0,25eko zerga-tasa ezartzea (hiri-lurra eta landa-lurra).

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4 izango da.

1.3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1,4 aplikatzea.

2. Hiri-lurraren balio-gehikuntzaren gaineko zergan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak agintzen dituen koefizienteak aplikatzea, eta zerga-tasa %15era jaistea.

3. Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Lakuntzan, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2118414