12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2022ko zerga-tasak

Xabierko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenekin bat:

Lehenbizikoa.–Onestea 2022rako karga-tasak. Hona hemen:

–%0,22ko karga-tasa finkatzea, Lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5 eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren gainean, hau da, obra gauzatzeko prezioaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak aplikatzea, eta ehuneko 12ko tasa.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulaziokoa): tarifa ofiziala.

Bigarrena.–Uraren prezio publikoak 2022rako:

Etxeko erabilerarako hornidura: 0,75 euro/m³ (etxeko erabilera eta merkataritza jarduerarik gabeko etxabeetakoa).

Industria erabilerarako hornidura: 0,88 euro/m³ (industria edo merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan sartzen dira industria, merkataritza, bulegoak eta langelak, ostalaritza, gastronomia elkarteak eta ikastetxeak)

–13/15 mm-ko kontagailua.

  • Gutxieneko kuota finkoa: 9 euro hiruhilekoan.
  • Kontagailuaren alokairua: 0,7 euro hiruhilekoan.

–25 mm-ko kontagailua.

  • Gutxieneko kuota finkoa: 15 euro hiruhilekoan.
  • Kontagailuaren alokairua: 4 euro hiruhilekoan.

–40 mm-ko kontagailua.

  • Gutxieneko kuota finkoa: 23 euro hiruhilekoan.
  • Kontagailuaren alokairua: 6 euro hiruhilekoan.

–50 mm-ko kontagailua.

  • Gutxieneko kuota finkoa: 51 euro hiruhilekoan.
  • Kontagailuaren alokairua: 12 euro hiruhilekoan.

–Estolderia eta arazketa: 25 euro/urtea (6,25 euro/hiruhilekoa).

–Xabierren indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak mantentzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek indarra hartuko du 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

Laugarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea aipatu erabakiaren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Xabierren, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2118493