12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Xehetasun-azterketa S1-U3, S1-U4 eta S1-U5 unitateetan. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2021eko azaroaren 30eko ezohiko osoko bilkuran, Irurtzungo Udalak berak sustatutako xehetasun-azterketari behin betiko onarpena eman zion. Azterketa horren bidez, S1-U3, S1-U4 eta S1-U5 unitateak berrantolatuko dira eta mugaketa berria emanen zaie, Udal Planean jasotako egikaritze-unitateen garapenaren bideragarritasun ekonomikoa hobetzeko.

Argitara ematen da, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Irurtzunen, 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2117859