12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

2022rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2021eko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udal Idazkaritzan eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak eta oharrak.

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Kasedan, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2118287