12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

2022rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin bilkuran, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen gaineko erabaki hau hartu zuen, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batez onesten dira karga-tasak, koefizienteak eta indizeak Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, indarra izan dezaten 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera (ez dira igoko 2021ean indarrean izan direnen aldean).

Bigarrena.–Onesten dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tarifen eta kuoten zenbatekoak gainerako tasa eta prezio publikoei dagokienez (ez dira igoko 2021ean indarrean izan direnen aldean).

Hirugarrena.–Zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskalen aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek udal bulegoetan espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko dira zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskalen aldaketak, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Erabaki honetan jasotako zenbateko eta prezio guztiek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra, aurreko izapideak betetakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2118436