12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2022ko zerga-tasak

Berbintzanako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Karga-tasak eta aukerako hobariak onestea udal zergen gainean, 2022. urterako.

1.–Landa-kontribuzioa eta hiri-kontribuzioa: balorazio txostena onetsi ondoren, zerga-tasak berdinak dira landa- nahiz hiri-kontribuzioetan; %0,22ko tasa bakarra ezartzen da, xedea izanik bost urteko epean %0,25era iristea, hori baita Nafarroako Gobernuak ezarritakoa.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: aurten zerga hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira 1.000.000,00 eurotik beherako diru-sarrerak izan dituzten subjektu pasiboak. Ordaintzera behartuta dauden subjektuak: Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko tarifak ordainduko dituzte.

3.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifak.

4.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

–Obra handia: %4,75.

–Obra txikia: %3,75.

–Teilatua garbitzea eta fatxadak pintatzea: ez da ordaindu behar.

–Gazte ekintzaileek enpresa berriak ezartzea: %3.

–Etxebizitzak zaharberritzeko espedienteak: %3.

–Instalazio fotovoltaikoak: %2,75.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa): aurreko urteetan bezala, Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko ehuneko eta karga-tasei eusten zaie.

Bigarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek amaiera ematen diola administrazio bideari eta beraren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berbintzanan, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2118426